argia.eus
INPRIMATU
Haitiko Iraultza hasi zen, 100.000 esklabo armak hartuta altxa zirenean Saint-Domingue kolonia frantsesean

Haitiko Iraultza hasi zen, 100.000 esklabo armak hartuta altxa zirenean Saint-Domingue kolonia frantsesean gobernuaren aurka. Garaipen militar handia izan zen, François Toussainten gidaritzapean.

Handik hamahiru urtera, 1804an, Iraultzak fruituak eman zituen, esklabotza abolitu eta beltzen agindupeko lehen estatua eratu baitzuten, Haitiko Lehen Inperioa.

Ez zieten inoiz barkatu eta egun ere, Haiti munduko herrialderik txiroena da.

Informazio gehiago: Haiti, iraultza eta mendekua erreportajean.

CLR James, Los Jacobinos negros (Katakrak)