argia.eus
INPRIMATU
Habanako hiru hoteletan lehergailuekin erasoak, Castroren gobernuaren aurka

Habanako hiru hoteletan lehergailuak zartarazi zituzten. Uda hartan Kubako Gobernuaren interesen aurkako eskuin muturreko atentatu gehiago izan baziren ere, hauek izan ziren lehen hildakoa eragin zutenak: Fabio Dichelmo enpresari italiarra.

Atentatuaren atzean oposizio anticastrista eta CIA zeuden, Fidel Castro boteretik kendu nahian.

Maurice Lemoine, “Cinco cubanos en ‘primera plana’” (Le Monde Diplomatique en español, 2010eko azaroa.)