argia.eus
INPRIMATU
Guraso euskaltzale batzuek 36ko Gerra osteko lehen ikastola sortu zuen Iruñeko Alde Zaharrean

Guraso euskaltzale talde batek 36ko Gerra osteko lehendabiziko ikastola sortu zuen Iruñeko Alde Zaharreko etxebizitza batean. Pozoblanco karrikan zegoen eta Uxue ikastola izena jarri zioten. Sorreran hainbat traba burokratiko gainditu behar izan zituen. Ikastolaren sustatzaileetako bat izateaz gain, Mikela Gastesi bertako lehen irakaslea izan zen.