argia.eus
INPRIMATU
'Guernica' margolana jendaurrean erakutsi zuten lehenengoz, Parisen

Guernica margolana jendaurrean erakutsi zuten lehenengoz, Parisen. Nazioarteko Erakusketan Espainiako Errepublikaren pabiloian jarri zuten. Pablo Picassok margotu zuen Errepublikako gobernuaren enkarguz, 1936ko Gerraren egoera nazioartean azaldu eta babesak lortzeko asmoz.

Hiru hilabete lehenago, frankistek, Alemaniako nazien eta Italiako faxisten laguntzaz, Gernikan sarraskia eragin zuen bonbardaketa irudikatzen du. Berehala hartu zuen garrantzia eta gerraren krudelkeriaren aurkako sinbolo da. Guernica Gernikara kanpainak margolana Madrileko Reina Sofia museotik Bizkaiko herrira eramateko eskatzen du.