argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak Patxi Noblia angeluarra atxilotu eta torturatu zuen Hegoaldera Enbata aldizkariak eramateagatik

Guardia Zibilak Patxi Noblia angeluarra atxilotu eta torturatu zuen Hegoaldera Enbata aldizkariak eramateagatik. Donostiako komandantziara eraman zuten eta bertan 17 orduz besoak jasota egonarazi zuten, eta jaisten zituen bakoitzean kolpatzen zuten. Meliton Manzanas Brigada Politiko-Sozialaren buruak torturatu zuen. Azkenean, Irun eta Hendaia arteko mugan utzi zuten 5.000 pezetako isuna jarrita, propaganda klandestinoa sartzea egotzita. Gerora tokiko ekonomiaren eta euskararen aldeko ekimenen bultzatzaile nekaezina izan zen eta 2023ko abenduaren 15ean hil zen.

Iturria: Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna – Euskal Herria y la Libertad, I. Liburukia, 1952-1965. De Ekin a ETA (Txalaparta).