argia.eus
INPRIMATU
Guardia Zibilak Baztandarren Biltzarra zapuztu zuen Elizondon

Guardia Zibilak Baztandarren Biltzarra zapuztu zuen Elizondon. Urtero ospatzen duten Baztango hamabost udalerrien arteko adiskidetasun jaialdiaren baitan Amnistiaren Aldeko Batzordeek antolatutako manifestazioa egin zuten, Frantziako Estatuak euskal errefuxiatuak Espainiari entregatzearen aurka. Arazorik gabe joan zen manifestazioa, harik eta herriko plazara iristean Poliziak kargatu eta istiluak sortu zituen arte. Hiru lagun atxilotu eta zauritu andana eragin zituen Guardia Zibilak.

Iturria: La Guardia Civil reventó el Baztandarren Biltzarra (Egin, 1986ko irailak 1).