Gose greban zeuden bi preso politiko irlandar hil ziren: Raymond McCreesh eta Patsy O’Hara. IRAkoa zen lehena eta INLA erakundeko presoen burua bigarrena, eta 24 eta 23 urte zituzten, hurrenez hurren. Batera hasi zuten gose greba martxoaren 22an, O’Hara izan zen grebara batu zen INLAko lehen presoa, eta egun berean hil ziren biak, 61.enean, gose greba hartan hildako hamar presoetatik hirugarrena eta laugarrena. 1976an Erresuma Batuko Gobernuak preso errepublikanoei preso politiko izaera kendu zienean hasi ziren protestak, manten protesta eta Bobby Sandsek hasitako gose greba kolektiboa kasu.
Iturria: David Beresford, Ten Men Dead. The story of the 1981 Irish hunger strike (Grafton Books).