Gose grebak egiteko euskal presoen aldeko karabana Europara abiatu zen. 11 autobusetan joandako 500 lagunek hurrengo egunean astebeteko gose grebak hasi zituzten Kopenhage, Berlin, Brusela, Paris, Geneva, Erroma eta Lisboan. Presoen giza eskubideen bortxaketak salatu zituzten era horretan preso eta errefuxiatuen senitartekoek osaturiko Senideak eta Gureak taldeko ekintzaileek. Argazkian, Berlingo gose grebalariak, Santa Cruz eliza ebanjelikoan.
Iturria: Erredakzioa, Europako zazpi hiritan presoen aldeko gose greba hasi dute (Euskaldunon Egunkaria, 1996ko irailak 17).