argia.eus
INPRIMATU
Gorritiko frontoian jarritako ikurrina bitan kendu zuten, Nafarroan

Gorritiko frontoian jarritako ikurrina bitan kendu zuten, Nafarroan. Herriko jaiak ospatzen ari ziren, eta 1980ko abenduan PSOEk proposatu eta UCD eta UPNren babesarekin Nafarroako Legebiltzarrak onartutako ikurrina erakunde publikoetan erakustearen debekuari muzin egin zioten herrian. Guardia Zibila, ordea, herrira joan eta erretiratu egin zuen goizean goiz. Arratsalderako, herritarrek berriro jarri zuten beren bandera kontsideratzen zuten ikurra, baina oraingoan ere kalez jantzitako poliziek kendu zuten. Horren aurrean, herritarrek euren balkoi eta leihoetan jarri zituzten ikurrinak eta hortik ezin izan zituzten kendu.

Iturria: Erredakzioa, Prosigue en Navarra la caza de la ikurriƱa (Egin, 1982ko abuztuak 25).