Getxoko Sirenoa bahitu zutela aldarrikatu zuten ekintzaile batzuek. Bi urte lehenago Algortako Portu Zaharrean argazki-erakusketa batean jarritako argazki erraldoia zen Sirenoa, gizonezko sirena bat. Udalak 30.000 euro ordaindu zituen argazkiagatik, eta bahiketak zeresan handia eragin zuen hirian. Ur-pistolak eskuan eta kaputxaz estalita, bahitutako argazki erraldoia atzean zutela, bideo bat zabaldu zuten. Bertan, hamabost eguneko epea eman zioten udalari etxe eta pabilioi hutsak egon artean etxebizitza gehiago ez eraikitzeko hitza emateko, eta Algortako zuhaitzen kimuak herritarren artean banatzeko. Hiru asteren buruan agertu zen Sirenoa Armintzan, Getxoko alkatearen txalet ondoan.
Iturria: Ainhoa Larrabe Arnaiz, Hiru egun epea betetzeko (Berria, 2013ko abenduak 22). l