argia.eus
INPRIMATU
Gerra osteko lehen Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zen Donostiako Victoria Eugenian

Gerra osteko lehen Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatu zen Donostiako Victoria Eugenian. Euskaltzaindiak antolatu zuen, Centro de Atracción y Turismo Donostiako turismo bulegoaren laguntzarekin. Parte hartu zuten bederatzi bertsolarien artean Basarri izan zen irabazle. Euskaltzaindiaren txapela eta hamar mila pezeta, gobernadore jaunaren kopa eta Donostiako Joyería Astrain-ek emandako pattar-ontzi boltsan eramatekoa izan zen saria.

Uztapide geratu zen bigarren, eta 25 urteko Jon Azpillaga hirugarren.