argia.eus
INPRIMATU
Hegazkin faxistek Gernika bonbardatu zuten Francoren aginduz eta 2.000 pertsona inguru hil zituzten

Gernika bonbardatu zuten. Alemania naziko Kondor Legioak eta Italia faxistako Aviazione Legionaria abiazioak burutu zuten sarraskia.

Merkatu egunez eginiko zibilen aurkako eraso honek 2.000 pertsona inguru hil zituen. Pablo Picassok bonbardaketan oinarrituz eginiko Guernica koadroak gertaera nazioartean zabaltzen lagundu zuen. Euskal Herriko herri eta hiri gehiago ere bonbardatu zituzten frankistek.

Egun berean, goizean, Munitibar herrian aterpetuta zeuden herritar eta iheslarien kontra dozenaka bonba jaurti zituzten, eraikin ugari txikitu, eta ondoren tiroz josi zituen bizirik geratu zirenak. 30 hildako eta 12 zauritu eragin zituzten.

Iñaki Egaña, Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. (Txalaparta).