George W. Bush AEBetako presidenteak “terrorearen aurkako gerra” deklaratu zuen. New Yorkeko dorre bikien eta Pentagonoaren aurkako erasoen ostean, terrorismoaren aurkako borrokaren paradigma aldatu zuen Bushek, atentatu haiek gerra-ekintzatzat jo eta soilik gerrarekin erantzun behar zela adierazita. Hala, lurralde finkorik gabeko terroristen kontrako gerra horrekin, Afganistanen eta Iraken aurkako inbasioa justifikatu zuen, baita gerra-presoei giza eskubideak ukatzea ere. 20 urtean, 900.000 hildako (4,5 milioi, zeharkako hildakoak ere kontuan hartuta) eta gutxienez 37 milioi desplazatu eragin zituen, Brown Unibertsitatearen ikerketen arabera.
Iturria: Srećko Horvat, El discurso del terrorismo (Katakrak) + Watson Institute for International & Public Affairs, Brown University, Costs of war, Figures