Garzón epaileak Ekin erakundea legez kanpo utzi zuen. Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko jarduna garatzea zen bere helburua, herri mugimenduetan lan ideologikoa eta antolakuntza sustatuz. Gazte eta herritar aktiboen artean sare politiko bat eraikitzea zuen xede. Urte eta erdi lehenago, 1999ko azaroan publikoki eratu zen Ekin, Iruñeko Anaitasunan. KAS, Haika eta Ekin "ETAren parte" zirela zioen "dena da ETA" doktrinaren sustatzaile nagusia zen Baltasar Garzónek, eta Haika gazte erakundearen legez kanporatzearen oinarriak ere jarri zituen auto hartan. Sekula arma bat ikusi ez zuten pertsona ugari terrorista gisa izendatu, atxilotu eta torturatu egin zituzten.
Iturria: Ekinen ondoren, Haika legez kanpo jarri nahi du Baltasar Garzonek (Euskaldunon Egunkaria, 2001eko maiatzak 1)