argia.eus
INPRIMATU
Garrote bidez exekutatu zuten frankistek Pedro Garmendia trapagarandarra

Pedro Garmendia trapagarandarra eta EAE-ANVko kidea hil zuten garrote vil bidez. Erregimen frankistak heriotza zigorrak exekutatzeko tresna hori berreskuratu zuen eta Garmendia izan zen lehena modu horretan hiltzen.

Horrez gain 5.000 pezetako isuna jarri zioten eta bere familiak zor hori kitatu behar izan zuen bost urte geroago.

Iñaki Egaña, Los crimenes de Franco en Euskal Herria. (Txalaparta, 152 orrialdea)