Garaipenaren Desfile izugarria egin zuten Moskun, II. Mundu Gerran naziak garaitu ostean. Maiatzaren 9an Alemania naziak kapitulazioa sinatu zuenean, garaipen handia ospatzeko desfile militarra antolatu zuten. Plaza Gorriak sekula ikusitako desfilerik handienean 40.000 soldadu eta 1.850 ibilgailu militar igaro ziren jendetzaren aurretik. Zeremoniaren unerik berezienetako batean, soldadu sobietarrek naziei kendutako ikur eta estandarteak zeramatzaten, lurrera begira, eta Leninen mausoleoaren parera iristean, lurrera bota zituzten.
Iturria: Wikipedia, Desfile de la Victoria de MoscĂș de 1945