argia.eus
INPRIMATU
GALek bi herritar hil zituen tiroz Itsasun, Lapurdin

GALek bi herritar hil zituen tiroz Itsasun, Lapurdin. 60 urteko Christophe Matxikote itsasuarra zen bat eta 16 urteko Catherine Brion paristarra bestea. Matxikotek Brionen familiari karabana uzteko zelaia alokatzen zion. France Press agentziak zabaldu zuenez, inguruan errefuxiatuak bizi ziren etxe bat zegoen. Kasuarekin lotuta, Miguel Brescia izeneko mertzenarioa atxilotu zuten handik bederatzi urtera eta hark GALen "akats" bat izan zela esan zuen.

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Bigarren liburukia, 1981-1990 (Maiatz).