argia.eus
INPRIMATU
Guda-trofeo gisa eramandako misil bat lehertu zen Bilboko Gazteria Komunista eta Sozialisten Batasunaren egoitzan

Frontetik guda-trofeo gisa eramandako etsaiaren misil bat lehertu zen ezustean Bilboko JSU Gazteria Komunista eta Sozialisten Batasunaren egoitzan. 36ko Gerra betean, Areatzako 3 zenbakian Batzar Exekutiboa bilduta zegoen 17:00etan. Agustín Zapirain euskal herritarra eta Trifón Medrano eta Rodríguez Cuesta Madrileko delegatuak hil ziren ezbeharrean.

Miguel Usabiaga, Donostia rebelde. (Ed. Irreverentes).