Francoren aurkako makien atentatua izan zen Gaztelan. Asturias eta Leon inguruko gerrillariek indarrak batuta, Ponferrada herriko zentral termikoaren inaugurazioa baliatu nahi izan zuten diktadorea hiltzeko. Hala, autoen segizioari tiro egin zioten, Francoren autoa jo ere egin zuten baina onik atera zen diktadorea. Atentatuaren ondoren, Guardia Zibilak eta armadak operazio zabala abiatu zuten inguruko mendietan ihes egindako gerrillariak harrapatzeko. Zenbaiten aztarnarik ez zen aurkitu, baina beste batzuk preso hartu edo hil zituzten. Batzuek muga zeharkatuta ihes egitea lortu zuten. Francoren erregimenak isilpean gorde zuen gertatutakoa, baina atzerriko prentsak —batez ere Frantziako eta Ameriketako batzuek— albistea jakinarazi zuten.
Iturria: Carlos J. Domínguez, El atentado contra Franco en Ponferrada que pudo cambiar la historia de España (El Bierzo, 2015eko martxoak 5).