argia.eus
INPRIMATU
Francisco Alonso 24 urteko gaztea hil zuen tiroz Guardia Zibilak Burlatan

Francisco Alonso 24 urteko gaztea hil zuen tiroz Guardia Zibilak Burlatan. Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuko kideek bizkarretik egin zioten tiro, horiengandik ihesean zela. Lurrean zauritua zegoela, poliziek ez zioten inori utzi hari laguntzerik eta ospitalera zeraman anbulantzian hil zen. Albistea eta elkartasuna berehala hedatu ziren, eta xingola beltzdun ikurrina buru zuen manifestazioa abiatu zuten Burlatan. Guardia Zibilak protesta horri eraso egin eta istiluak eragin zituen. Alonso Castillejoren aurkako kanpaina mediatikoa ere abiatu zuten hedabideetan, poliziaren bertsio ofizialean oinarrituta.

Iturria: Ateak Ireki, 36 aƱos desde el asesinato a manos de la Guardia Civil de Alonso Castillejo en Burlata (La Haine, 2012ko urriak 12)