argia.eus
INPRIMATU
Faroe uharteetako langileen grebak irabazi zuen, uharteak ia hornidurarik gabe utzi ostean

Faroe uharteetako langileen grebak irabazi zuen, uharteak ia hornidurarik gabe utzi ostean. Maiatzean greba orokorra abiatu zuten lurraldeko biztanleen herena ziren 12.000 langile inguruk, batez ere portuan eta arrain-prozesamenduan ari zirenek. Grebak uharteak gerarazi zituen eta ontziak deskargatzeari uko egin ziotenez, uharteetan hornidura eta erregaia agortu ziren. Eskolak ere itxi behar izan zituzten. Gizartea astindu zuen aldarrikapenak, eta presio horren ondorioz, enpresaburuek bi urtetarako %9ko soldata-igoera onartu zieten, portuetako langileentzat ordainsari hobeak eta lan zehatz batzuetarako ekipamendu bereziak erosi zizkieten.

Iturria: Working Class History, Faroe Islands strike wins