argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko Wikipediaren lehen artikulua argitaratu zuten: Lurra

Euskarazko Wikipediaren lehen artikulua argitaratu zuten: Lurra. Ordutik, etengabe hazi da proiektua. Efemeride hau inprentara joan den unean, 468.901 artikulu daude euskaraz idatziak, eta erregistratuta dauden 174.500 partaideetatik, 495 ari dira era aktiboan parte hartzen. Eduki askeko Interneteko entziklopedia kolaboratiboa da Wikipedia, erabiltzaileen ezagutzaren partekatzea oinarri duena. 2007an, Wikipediaren sortzaileetako bat den Jimmy Walesek euskarazko Wikipedia hizkuntza gutxituen Wikipedien adibide arrakastatsutzat jo zuen.

Iturria: Wikipedia