argia.eus
INPRIMATU
Euskarazko historiako lehen egunkaria argitaratzen hasi ziren: Eguna

Euskarazko historiako lehen egunkaria argitaratzen hasi ziren: Eguna. Aurretik Euzkadi egunkariko euskarazko atala zena egunkari bilakatzea erabaki zuten 1936ko Gerra betean, honen eraginez egunkariek orri kopurua murriztu beharra izan baitzuten. Sei hilabetez iraun zuen, Manuel Ziarsoloren zuzendaritzapean. Historiako euskarazko lehen egunkaria izan zen, eta frankistek Bilbo hartzean desagertu zen, ihes egin behar izan baitzuten egileek bizia salbatuko bazuten.

Joseba Agirreazkueanaga, Manu Ziarsolo “Abeletxe” (1902-1987): “Eguna” (Bidegileak bilduma).