argia.eus
INPRIMATU
Euskara eta gaztelania Espainiako Konstituzioan legez parekatzeko proposamena ukatu egin zuten Espainiako Senatuan

Euskara eta gaztelania Espainiako Konstituzioan legez parekatzeko proposamena ukatu egin zuten Espainiako Senatuan. Eusko Abertzaleen taldeak egindako proposamenak gaztelania ezagutzeko derrigortasuna ezabatzeko eskatzen zuen, Europako beste herrialdeen ereduari jarraituz, hizkuntza bat baino gehiagoko zenbait estatutan haien arteko lege berdintasunaren printzipioa aplikatzen baitzen. Bandres Euskadiko Ezkerrako senatariak ere arrakasta gabeko eskaera egin zuen, konstituzioaren Atariko Titulutik Indar Armatuei erreferentzia erretiratzeko. Saio hartan, bestalde, hizkuntza izendatzeko espainiera eta gaztelania hitzak baliokide izango zirela onartu zuten.

Iturria: Senado: el euskara, una lengua de segunda clase (Egin, 1982ko abuztuak 23).