Euskal Herrian Euskaraz mugimendua sortu zen. Durangon egin zuten aurkezpena eta helburu bezala jarri zuten Euskal Herri euskalduna lortu arte borroka egitea.
Honela dio sorrera dokumentuak, besteak beste: “Euskararen aldeko talde eragileak sortu behar direla pentsatzen dugu, euskara espezifikoki diglosiatik eta heriotzatik salbatzeko; hemengo 'alderdi abertzaleak' zoritxarrez, betekizun hori gehien batean ahaztuta dutelako”.
Euskaldunei dei egin zieten euskaraz egitera eta euskaldun gisa ditugun eskubideak defendatzera.