Euskal dantzak nazien omenez, Donostiako La Perlan. Gazteria Hitleriarreko Alemaniar Neskatxen Ligako kideen bisita zela eta, Zarauzko Zirkulu Karlistako dantza taldeak Falangeren Sección Femeninako zenbait kiderekin batera, dantza egin zuen svastiken aurrean, bandera karlista eta falangista ere bertan zirela. FET de las JONSek antolatutako harrera-zeremonia baten parte izan zen.
Iturria: Anartz Ormaza Ugalde, Naziak, svastikak eta euskal dantzak (Dantzan, 2022ko apirilak 19).