argia.eus
INPRIMATU
Etxebarriko 'LaminaciĆ³n de Bandas' lantegiko langileek greba historikoa hasi zuten

Etxebarriko Laminación de Bandas lantegiko 900 langileek 163 eguneko greba gogorra hasi zuten, Francoren garaian egindako luzeena. Soldata murrizketengatik hasi zen, baina frankismoan grebak debekatuta zeudenez, erregimenaren aurkako erresistentzia erakustaldi bilakatu zen. Langileen emazte eta senideek, ikasleek eta beste langileek osatutako elkartasun sarea ezinbestekoa izan zen borroka mantentzeko. Hala ere, gogor zapaldu zuten poliziek eta ez zituzten langileen eskariak bete.