argia.eus
INPRIMATU
ETB2 katea emititzen hasi zen

ETB2 katea emititzen hasi zen. Euskal Telebistaren gaztelaniazko katea abiatu zuten horrela; ez baina polemikatik salbu, ETBren sorreraren helburu eta printzipioetako bat zen euskararen sustapena urratzen baitzuen, besteak beste. Era berean, egoera alegal batean aireratu zen, Euskal Irrati Telebista Herri-Erakundea sortzeko legeak ez baitzuen kate berri baten sorrera aurreikusten. Administrazio Kontseiluak adierazi zuenez, harekin hitz egin gabe hartutako erabakia izan zen, gainera. Arlo politikoan eztabaida sutsuak eragin zituen.

Iturria: Erredakzioa, De la sorpresa a la polémica por el segundo canal de ETB (Egin, 1986ko ekainak 1).