ETAk jauzi militarra eman eta Guardia Zibilaren konboi armatu bati eraso egin zion Ispasterren, Bizkaian. Markinako arma fabrikatik Lagako hondartzara zihoazen mortero eta granadak probatzera eta armak lapurtzea zen atentatuaren helburua. Lehen ibilgailuari pasatzen utzi ostean, Guardia Zibilaren autoak metrailatu zituzten eta eskuko granadak bota zizkieten. Erasoan sei guardia zibil hil zituzten. Granadetako bat eskuan lehertu zitzaion Goio Olabarria etakideari eta bera eta Xabier Gorritxategi hil ziren. Garai politiko erabakigarriak ziren Espainiako trantsizioaren eta prozesu autonomikoaren egonkortzerako eta Espainiako Gobernuak jeneral bat jarri zuen EAEn ordezkari. Hurrengo egunean, Batallón Vasco-Español talde paramilitarrak bi pertsona hil zituen: Jesus Mari Zubikarai eta Yolanda Gonzalez.
Iturria: Zigor Oleaga, Ispasterreko atentatuak 40 urte: ETAren erasoa, erreforma vs. haustura arteko gerra garaian (ARGIA, 2020ko urtarrilak 28)