Estatu kolpe saiakera Venezuelan, Hugo Chavez presidentearen aurka. Presidentearen Miraflores egoitzara deitutako martxan, milaka opositorek Zirkulu Bolibartarrekin egin zuen topo. Tentsioa handia zen une hartan, nor ziren inoiz argitu ez den frankotiratzaile batzuek pertsona bat hil zuten bat-batean, eta kaosa lehertu zen. Chavez sarraskia saihesteko errenditu zen, eta Pedro Carmona patronalaren buruak biharamunean parlamentua disolbatzeko agindu zuen. Handik bi egunera, ordea, Chavezen aldekoek kaleak eta plazak hartu zituzten herrialde osoan, eta bere Ohorezko Guardiak presidente berriari desobeditu, hauek atxilotu eta Chavez askatzea lortu zuen.
Iturria: Maurice Lemoine, El golpe de Estado de la patronal (Le Monde Diplomatique en espaƱol, 2013ko apirila).