argia.eus
INPRIMATU
Mobilizazio andaluzista erraldoian, Poliziak Manuel Jose Garcia hil zuen Malagan

Espainiako Poliziak Miguel José García Caparrós gazte sindikalista andaluziarra hil zuen Malagan. Andaluziaren autonomiaren aldeko manifestazioan parte hartzen ari zela, garai hartan debekatuta zegoen Andaluziako bandera jarri zuten Malagako Diputazioaren eraikinean; poliziak kargatu egin zuen eta Caparrós hil, pistolarekin tiro eginda.

Hiletaren egunera arte salbuespen egoera ezarri zuten.