Espainiako Poliziak Marijaiari bidea moztu zion Bilbon intsumisoen manifestazioan. 70 intsumisok manifestazioa abiatu zuten jai giroan Bilboko Gobernu Militarrera, bertan zerbitzu militarrari eta Ordezko Zerbitzu Soziala egiteari uko egiteko. Haiek laguntzen, Bilboko konpartsetako ehunka kide joan ziren eta Marijaia joan zen manifestazioaren buruan. Bizkaiko Gobernu Zibilak manifestazioa debekatu eta Poliziari agindu zion eraikinera iristen ez uzteko. Tentsioa igotzen ari zenean, manifestariek egoera lasaitzeko, jai gunera manifestazioan itzultzea deliberatu zuten. Mugimendu antimilitaristak, gizartearen zati handi baten sentimendu soziala kriminalizatu nahi izatea egotzi zion gobernuari.
Iturria: G. Agirre, Poliziak galerazi egin du Bilbon intsumisoen aurkezpen publikoa (Euskaldunon Egunkaria, 1993ko abuztuak 19).