argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Poliziak Manuel Fuentes hil zuen Ortuellan, Amnistiaren Aldeko Astean

Espainiako Poliziak Manuel Fuentes Mesa hil zuen Ortuellan, Amnistiaren Aldeko Astean. Ezkon-aurreko agur-afaria ospatzen, errepidean oinez zihoan goizaldean lagun taldea. Poliziak taldea geratu eta bat-batean buruan tiroa jo zion.

Ikurriña eta Andaluziako banderarekin ehortzi zuten. Poliziak eraso egin zien hiletara hurbildutakoei eta fabrikako lankideek familiari egun bateko jornala eman zioten.

Aurreko egunean lau izan ziren Poliziaren jardunarekin lotuta hildakoak, eta aurrekoan beste bat. Giroa pil-pilean zegoen Euskal Herrian.

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak.