argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Poliziak LAB sindikatuaren telefonoak pintxatzen bi urte zeramatzala jakin zen

Espainiako Poliziak LAB sindikatuaren telefonoak pintxatzen bi urte zeramatzala jakin zen. Sindikatuaren egoitza eta gutxienez 24 kide esanguratsuren telefonoak bi urtez behintzat interbenituak izan ziren. Aukera Guztiak hauteskunde plataformaren ilegalizazio prozesuan froga bezala LABeko idazkari nagusi Rafa Diezen eta plataformaren sustatzaileetako bat zen Antxon Lafonten arteko telefono elkarrizketa aurkeztu zutelako baieztatu ahal izan zuten ordura arte susmoa zena.

Iturria: Erredakzioa, La Policía española lleva al menos dos años pinchando teléfonos de LAB (Gara, 2005eko ekainak 3).