Espainiako Poliziak gogor kargatu zuen errefuxiatu politikoen aldeko ibilaldi nazionalaren amaieran, Donostian. Araba, Bizkaia, Lapurdi eta Nafarroatik abiatutako lau zutabeak Gipuzkoako hiriburura iritsita manifestazio nazionala zegoen deituta. Poliziak, ordea, hiria hartu zuen eta zauritu ugari eragin zituen manifestarien aurka kolpeka eta gas negar-eragileak jaurtitzen aritu ostean.
Iturria: Todas las columnas llegaron a Donostia, donde les esperó una violenta represión (Egin, 1986ko uztailak 27).