argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz Gasteizen

Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz Gasteizen. Greba orokorra deituta zegoen eta ehunka langile Zaramagako elizan zeuden elkartuta. Poliziak gas negar-eragilea jaurti zuen barnera eta hauek kalera ateratzen hasi zirenean tiro egin zieten. Polizien irrati seinalean “esaiozu Salinasi, historiako jipoirik handienari gure ekarpena egin diogula” nola aitortzen zuten grabatu zituzten.