Espainiako Inperioa garaitu zuen Hego eta Erdialdeko Amerikako askatzaileen armadak Ayacuchoko guduan, egungo Perun. Kolonbiar, txiletar, argentinar eta perutarrez osatutako armada askatzaileak, Jose de Sucre buru zuela, La Serna erregeordea errendiarazi zuen. Simón Bolívarren jeneral ospetsua zen de Sucre, eta La Serna, berriz, Andaluzian jaiotako Espainiako Koroaren azken ordezkari gorena izango zen Hego Amerikan. Ayacuchoko garaipena independentzia borroken azken garaipen handitzat hartzen da Hego Amerikan, eta funtsean amaiera jarri zion Espainiaren presentzia militar eta politiko kolonialari kontinentean.
Iturria: Hainbat autore, La independencia en el Perú (Instituto de Estudios Peruanos).