argia.eus
INPRIMATU
Espainiako Errege Katolikoek juduak kanporatzeko dekretua sinatu zuten

Espainiako Errege Katolikoek juduak kanporatzeko dekretua sinatu zuten. Beren etxeetan geratu ahal izateko baldintza bakarra ezarri zieten: kristautasunera bihurtzea lau hilabeteko epean. Judu aberats ugari bihurtu ziren, baina gainontzekoek baldintza gogorretan egin behar izan zuten alde, askotan beren jabetzak oso merke saltzera behartuta. Gehienek Portugal zein Nafarroako erresumetara edo Marokora egin zuten alde, baina jazarpenak jarraitu egin zuen. Hala, Portugalek 1497an eta Nafarroak 1498an kanporatu egin zituen. Nafarroatik gehienak Baionara joan ziren. Beste asko Europan barrena barreiatu ziren, eta asko Otomandar Inperioaren lurretan kokatu ziren.

Iturria: Wikipedia, Expulsion de los judíos de España