Eskuin muturrak lehergailu bat zartarazi zuen Baionako Zabal liburu-dendaren aurka. 1974an Elkar taldeak bultzatuta zabaldua, euskal kulturari ikusgarritasuna ematea zuen helburu. Liburu-dendaren sortzaileen artean zegoen Maite Idirin musikari ugaotarra. Erasoak kalte materialak eragin zituen, baita euskaltzaleen artean kezka eta elkartasun zabaldu ere.
Iturria: Euskal Memoria Fundazioa