argia.eus
INPRIMATU
Eskola batean Kanadako jatorrizko herrietako 251 haurren gorpuzki aurkitu zituztela jakinarazi zuten

Eskola batean Kanadako jatorrizko herrietako 251 haurren gorpuzki aurkitu zituztela jakinarazi zuten. 1831 eta 1996 bitartean iraun zuen haur natiboentzat antolatutako barnetegi sistemako Kamloops hirian izan zen. Kanadako Gobernuak, Elizarekin batera, jatorrizko herrietako familiei haurrak lapurtzen zizkieten, asimilatzeko xedez. Guztira, kalkulatzen da 150.000 haur igaro zirela eskola horietatik, eta beren hizkuntzetan mintzatzea debekatzeaz gain, eraso kultural, emozional, psikologiko, fisiko eta sexualak pairatu zituzten. Asko gainera hil egin zituzten eta izenik gabeko hobietan lurperatu zituzten milaka. 4.100 haurren gorpuzkiak identifikatu zituzten, baina askoz gehiago izan daitezkeela diote adituek. 2022an Kanadako parlamentuak barnetegi sistema hori genozidio izendatu zuen, eta geroago Frantzisko Aita Santuak Kanada bisitatu zuen elizaren erantzukizunagatik barkamena eskatzeko.

Iturria: Jenofa Berhokoirigoin, Kanadako ume autoktonoentzako barnetegiak: milaka hil zituzten, besteak traumatizatuta atera ziren (ARGIA, 2021eko ekainak 8).