Esklaboen salerosketan propio espezializatutako munduko lehen enpresa sortu zuten Andaluzian, euskaldunak tarteko. Compañía Gaditana de Negros (Cadizko Beltzen Konpainia) jarri zioten izena eta irudian ikus daiteke beren esklabuak burdin goriz markatzeko erabiltzen zuen ikurra. Abya Yala kontinentearen konkistaz geroztik sistematikoki Afrikan esklaboak bahitu eta bertara garraiatzen hasi ziren. Zeregin kriminal horretan zenbait euskaldun ere ibili ziren, Caracasko Gipuzkoar Konpainia entzutetsua kasu. Cadizeko Beltz Konpainian ere euskaldunen diru eta ahalegina dokumentatuta geratu da, sustatzaile nagusien artean baitzeuden Lorenzo Ariztegi oñatiarra, Miguel Uriarte elorriarra, Jose Goikoa garestarra eta Francisco Agirre uztarroztarra.
Iturria: Euskal esklabistak metropoli kolonialean (ARGIA, 2024ko urriak 9).