argia.eus
INPRIMATU
Escualdun Gazeta euskarazko astekariaren lehen alea kaleratu zuten Los Angelesen, AEBetan

Escualdun Gazeta euskarazko astekariaren lehen alea kaleratu zuten Los Angelesen, AEBetan. Jatorri baxenafarra zuen Martin Vincent Biscailuz abokatua izan zen bultzatzaile eta zuzendaria, eta euskara hutsez eginiko lehen aldizkarietako bat izan zen. Hiru zenbaki argitaratu zituzten. 1886ko urtarrilaren 16an argitaratu zuen azken alea, inprenta ordaintzeko nahikoa harpidedun ez zuela eta. Handik urtebetera, diasporako euskaldunek Californiako Eskual Herria jarri zuten abian, euskara hutsez eta lau urtez argitaratu zuten astero.

Escualdun Gazeta, 1885eko abenduak 24.