argia.eus
INPRIMATU
Erresuma Batuko Gobernuak barkamena eskatu zien Guildfordeko lauei

Erresuma Batuko Gobernuak barkamena eskatu zien Guildfordeko lauei. Guildford hiriko pub batean IRAk 1974an egindako atentatuagatik Gerry Conlon eta Paul Hill irlandarrak eta Carole Richardson eta Paddy Armstrong ingelesak zigortu zituzten. Pertsona horiek ez zuten inolako zerikusirik atentatuarekin, ordea. Torturapean egindako autoinkulpazioetan oinarrituta eta frogarik gabe zigortu zituzten. Espetxeratutako baten familiako beste zazpi kide ere atxilotu zituzten, haiei laguntza eman izana egotzita, tartean bere aita, zeina espetxean hil zen 1980an. Kanpaina sozial handi baten ostean, 1991n errugabetu zituzten. Kasuan oinarrituta Jim Sheridanek In the Name of the Father (Aitaren izenean) filma egin zuen 1993an.

Iturria: Erredakzioa, Blair apologises to Guildford Four family (The Guardian, 2005eko otsailak 9).