argia.eus
INPRIMATU
Emakumez osatutako ETAko komando batek Usparicha ginekologoaren txaletean bonba bat leherrarazi zuen

Emakumez osatutako ETAko komando batek Juan Antonio Usparicha ginekologoaren Sukarrietako txaletean bonba bat leherrarazi zuen.

Atentatuaren ondoren kaleratu zuten agirian jakinarazi zuten mediku hori abortuaren kontrako mugimendu baten burua zela, baina aldi berean ordain zezaketen emakumeei abortuak egiten zizkiela bere klinika pribatuan.

“Emakumeen askapena babesteko ekintza” gisa izendatu zuten leherketa eta “emakumeen askapenean aurrerapausoak eragin ditzakeen edozein ekimenekin” bat egingo zutela esan zuten.

Patxo Unzueta Explota una bomba junto al domicilio del doctor Usparicha (El País, 1980ko azaroak 8).