argia.eus
INPRIMATU
Emakumeek osatutako AEBetako lehen sindikatuak greba hasi zuen

Emakumeek osatutako AEBetako lehen sindikatuak greba hasi zuen. Collar Laundry Union zuen izena, garbitzaileak ziren eta Troy hirian abiatu zuten lanuztea, Kate Mullany izeneko etorkin irlandarrak bultzatuta. Enpresak beren eskaerak onartzea lortu zuten greba hasi eta sei egunera, eta besteren artean, soldataren %20ko igoera lortu zuten 300 langileek. Baldintza gogorretan egiten zuten lan, 12 eta 14 ordu bitarteko lanaldiekin eta arriskuak hartuta, irakiten zegoen ura baitzerabilten.

Iturria: Carole Turbin, Working Women of Collar City. Gender, Class, and Community in Troy, 1864-86 (University of Illinois Press).