argia.eus
INPRIMATU
Emakume Langilearen Eguna ofizialki ezarri zuten Sobietar Batasunean

Emakume Langilearen Eguna ofizialki ezarri zuten Sobietar Batasunean, 1917ko Otsaileko Iraultzan borrokatu zuten emakumeen omenez. Aurretik, 1910ean egindako Emakume Langileen Nazioarteko Konferentzian, Emakume Langilearen Nazioarteko egun baten beharra azpimarratu zuten Clara Zetkin alemaniarraren ekimenez. Egunaren ospakizuna sobietar eragineko herrialdetan zabaltzen hasi zen aurrena, eta mundu osora gero.