argia.eus
INPRIMATU
Emakume bat dantzan hasi zen Estrasburgoko kaleetan eta dantza-epidemia baten hasiera eragin

Emakume bat dantzan hasi zen Estrasburgoko kaleetan eta dantza-epidemia baten hasiera eragin. Frau Troffea zuen izena eta gelditu gabe ibili zen dantzan, lo apur bat egin, zutik jarri berriro eta dantzan jarraituz, sei egunez. Autoritateek eraman egin zuten, baina egun gutxira 34 ziren kalean dantzan hasiak ziren pertsonak, eta hilabetera, berriz, 400. Akituta edo bihotzekoak jota hildakoak ere izan ziren. Garai hartan zegoen emakumeenganako ikuspegi patriarkala tarteko, Jainkoak Troffea madarikatu zuela zabaltzen hasi ziren asko, baina histeria kolektibo kasu bat zen. Estrasburgok hiru urteko gosete eta gaixotasun epidemiak pasa berri zituen eta horiek eragindako gaitzen ondorio izan zitekeen. Epidemia, etorri bezala amaitu zen.

Iturria: John Waller, The Dancing Plague: The Strange, True Story of an Extraordinary Illness (Sourcebooks).