argia.eus
INPRIMATU
Elorrio eta Durango bonbardatu zituzten, frankisten aginduz

Elorrio eta Durango bonbardatu zituzten, frankisten aginduz. 1936ko gerrako zibilen aurkako lehen airezko erasoak izan ziren, Soriatik joandako hegazkin italiarrek burutuak. Apirilaren 26ra arte askotan bonbardatu zuten aire erasoen aurkako babesik ez zuen Durango eta 336 herritar hil zituzten, eta zazpi elorriar. Ondoren Gernikara zuzendu ziren.

Iñaki Egaña, Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. (Txalaparta)