Eibarko gudua hasi zen. Matxinatuen armada frankistak Gipuzkoa hartu eta gero Eibarren aurrera ezin eginik geratu zen, Eusko Gudarosteak eta Armada Errepublikanoak bertan fronteari eutsi egin baitzioten. Zazpi hilabetez eutsi zioten fronteari, eta denbora horretan lortu zen urrian autonomia estatutua onartu eta lehen Euzko Jaurlaritza eratzea. Faxisten etengabeko bonbardaketek, ordea, ia Eibar osoa suntsitu zuten. Eibar herri armagilea zen, eta garrantzi handia zuen defentsa antolatzeko. Gainera, Donostia erori ostean ihesean ziren milaka herritarrek mendebaldera eginez hartu zuten babes.
Iturria: Wikipedia, Eibarko gudua (1936-1937)