argia.eus
INPRIMATU
Reala eta Athletic futbol taldeek ikurrina atera zuten, hau debekatuta egon arren

Donostian Reala eta Athletic gizonezkoen futbol taldeetako kapitainek, gainerako jokalariak atzetik zituztela, ikurrina atera zuten hau debekatua egon arren. Donostiako Atotxa zelaian jokatu zuten derbira Joxean De la Hozek eraman zuen ezkutuan, bere arreba Mirenek propio jositako oihala. Handik hilabete pasatxora legeztatuko zuten euskaldunen ikur nazionala.